Herri jasangarri horretan, ongizartea dugu helburu. Hau da, herritarrek ongi bizitzea. Osasuntsu eta zoriontsu. Eta, duintasunez. Izan haur, gazte edo adineko. Izan bertako edo kanpoko. Hain zuzen, helburu horren zerbitzura jarri ditugu garapen sozioekonomikoa eta zerbitzu publikoen eskaintza. Izan ere, garapen ekonomikoa ezin da pertsonen duintasunaren bizkar egin, eta kapitala erdigunean jarri ordez, pertsonen interesak eta beharrak lehenetsi behar dira. Herriaren ehun produktiboa mantendu nahi dugu, itxierak saihestu, eta jarduera ekonomiko berriak ekartzea da gure lehentasuna. Baina, ez edozein modutan eta ez edozein baldintzatan.
Horrekin batera, bazterketa egoeran edota arazo larriak dituzten herritarrak lan munduratzeko egitasmoak abian jartzeko lan-ildoa lehenesten du EHBilduk, oinarrizko formazioa eskainiz.
Eta, ongizartearen bidean, ezinbestekoa da kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzea, edozein delarik ere adina.
Garapen sozioekonomikoa
Enplegu duina eta herritarren ongizatea helburu, ekonomia zirkularra, tokiko harreman komertzialak, sektore arteko sinergiak eta maila lokaleko jarduera ekonomikoen aniztasuna eta diferentziazioa sustatzea.
90)
Sektore arteko eragileen herri mailako lan mahai baten koordinaziopean,
sektore ezberdinen arteko sinergiak indartzeko lankidetza proiektuak
garatzea; sektore artekoak nahiz sektore barnekoak (nekazaritza,
sagardotegiak, merkatariak, ostalariak, turismoa…)
|
91)
Usurbilgo industria guneen beharrak aztertu, eta horrekin batera, herri gunea
eta bertako zerbitzuekiko loturak indartu. Gureak eta Elkar enpresen
ezarpenak, herriko beste sektoreetan izan dezaken eragin positiboa baliatzeko
proiektuak landu.
|
92)
Herrigunearen dinamismo sozio-ekonomikoa indartu, merkataritza eskaintza
osatu eta hirugarren sektoreko zerbitzu osagarriak ezartzeko sustapen
politikak bultzatuz.
|
Herriko enpresa-ehuna berritu, balio erantsi handikoak eta iraunkortasun ekosoziala ardatz dutenak erakarriz edo sortzeko baldintzak eskainiz.
93)
Balio erantsi handiko ekonomia-sektoreetako enpresak erakarri (biozientziak,
ikertegiak…) edo enpresa berriak sortzeko baldintzak eskaini.
|
94)
Beren ohiko jardueran ekitatea eta iraunkortasun ekosoziala errespetatzen
edo/eta sustatzen duten enpresak edo enpresa-motak Usurbila erakartzeko
ahaleginak egin
|
Talentua sortu
95) Zientziarekiko zaletasuna gazteengan
indartzeko eskualde mailako plana diseinatu eta egikaritu, gure
industria-ehunak etorkizun hurbilean izango duen talentu-faltari aurre
hartzeko
|
Herriko gazte eta ekintzaileen proiektuak herrian garatzeko plana osatzea
96)
Herriko gazteek lan munduan sartzeko dituzten proiektuak herrian garatu
daitezen babestu.
|
Turismo plana osatu
97) Usurbilek
garatu beharreko turismo-ereduaren gaineko hausnarketa egin da pasa den
legealdian, eta hori egikaritzeko plangintza zehatza osatzeko bitartekoak
jarri.
|
Gizarte politikak
Zahartzaroari modu integralean erantzun. Zaintzaren ikuspegi komunitarioa indartu
98)
Kalezarko gune gerontologikoaren proiektua gauzatu, eta hortik eratorritako
programak gauzatzeko baliabideak jarri.
|
99)
Belaunaldiarteko harremanak sustatzeko programak abiatu
|
Beharrak dituzten herritarrentzako babesa indartu
100)
Udalak traktore lanak egin herriko enpresekin beren erantzukizun sozialerako
proiektuek xedetzat har ditzaten herrian behar handienak dituzten
pertsonak
|
101)
Gizarte Larrialdietarako Laguntza propioen udal-araudia osatu
|
Aisialdia
102)
Zirimara hedatu eta aisialdi-talde bat eratzeko, laguntza administratibo eta
ekonomikoekin jarraitzea eta zabaltzea, beste eragileekin elkarlanean.
|
Kirola
103) Herriko kirol talde guztiak klub bakarrean
biltzeko ahalegina egin, euren arteko harremana eta koordinazioa hobetzeko.
|
104)
Kirol mahai bat sortzea, kirolaren gainean hausnartzeko
|
105)
Kiroldegiko kanpoaldean dagoen berdegunea egokitu, udaran beste erabilpen bat
emateko helburuz.
|
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...