Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

4. Udala, herritarren etxea

Udalaren antolaketa berria eta gobernantza eredu kooperatiboa antolatu, herriak dituen erronken arabera

XXI. mendeko gizarte honek dituen erronka konplexuei tokikotik eta bokazio eraldatzailearekin erantzun nahi badiegu, ezinbestekoa da udalak barrutik ere eraldatzea. Izan ere, egungo udal egituraketa eta funtzionamendua zaharkituak daude. Horregatik, premiazkotzat dugu udal politikak zeharlerrotasunez eta norabide estrategikoz lantzea ahalbidetuko duen udal egituraketa diseinatzea eta sortzea. Esku artean ditugun erronka sozial konplexuek inoiz baino gehiago eskatuko digute eraldaketa prozesuak herritarrekin batera pentsatu eta gauzatzea. 

91. Hala, garai berrietara egokituko den udalaren barne antolaketa eredu berri bat  jarriko dugu martxan.

92. Gobernantza hori zer-nolakoa zehazteko, parte-hartze prozesu zabala egingo dugu erronka bakoitzean parte hartu nahi duten herritar eta eragile guztiekin.

Udalaren gardentasunean urratsak egiten jarraitu

93. Sortuko diren hiru batzorde berrien baitan, hilabetero kudeaketa txosten bana publiko egingo da sail ezberdinetako informazioarekin.

94. Udalaren digitalizazioaren erronkarekin jarraitu.

95. Udaletxea berritu: azterketa energetikoa egin, irisgarritasuna hobetu, lan eremu berriak sortu eta kalitatezko arreta emateko espazioak ahalbidetu.

96. Udal lokalen erabilerarako ordenantza osatu. Herriko eragile ezberdinekin prozesu bat burutu lokal ezberdinen erabilerarako baldintzen inguruan hausnartzeko.

97. Herriak egun dituen eta etorkizunean izan ditzakeen beharrei egokitutakopertsonalgoaren azterketa eta planifikazioa burutu.

%d bloggers like this: