Euskara
Usurbildar eleanitzez eta euskaraz biziko den herria nahi dugu.
1) Kanpo komunikazioa. Euskara hizkuntza lehenetsia izanda eta komunikazioaren erdigunean jarrita, nola iritsi beste hiztun komunitateengana? Galdera horri erantzuteko proiektua garatu, lanketa teorikotik hasi eta ezarpen praktikoraino. |
2) kanpo komunikazioa. Hizkuntza erabileraren protokolo moduko bat definitu. Zein egoeratan nola egingo den argitu, ondo zehaztu eta baliabideak jarri. UEMAren irizpideak herriko egoera zehatzetara ekarri. |
3) Euskaraldiaren testuinguruan, elebidun hartzaileekin komunikazioa errazteko baliabideak eta prestakuntza eskaini. |
4) ERAGIN LINGUISTIKOA. Euskararen normalizazio prozesua ez trabatzeko, hirigintzak euskararen gain duen eragina neurtuko da. HAPOak ikuspegi hori kontuan hartzen du. |
5) Alor sozioekonomikoaren euskalduntzea lehentasun izanik, plangintza estrategikoa garatu |
6) Noka ikasi eta praktikatzeko tailerrak antolatu |
7) Kirolean euskararen erabilera aztertu eta horren araberako neurri zuzentzaileak hartu |
Kultura
Kultura bizia eta herritarra dugu helburua, herritik sortua, herriarentzat eta munduarentzat gozagarri. Herritarren auto eraketa eta enpoderamendua bilatuko duen kultur ereduaren alde egiten dugu.
Herritar orok bere herriaren historia, ohitura eta kultura ezagutu eta sakontzeko eskubidea du; era berean eskubide osoa du beste herrialdeetako kulturak ezagutu eta bereganatzeko.
Euskal Herriaren aniztasun kulturala aldarrikatzen dugu. Horren baitan euskal kultura eta euskarazko kultura ditugu aniztasun guzti horren kohesionatzaile eta ardatz.
8) Herriko ondarea ezagutarazi eta jasotzeko proiektuak (argitalpenak, ikusentzunezkoak…) sustatu eta finantzatzen jarraituko dugu. Esaterako, Ondarearen Eguna sortuko dugu. |
9) Wikipedia komunitatea sortuko dugu, herriko ondarea, balioak… bilduko lukeen Usurbilgo entziklopedia askea modu kolabaratiboan osatzeko. |
10) Diru-laguntza politika berraztertuko dugu, Zirrara diru-laguntzen inpaktu soziala aztertu zuen azterlanak utzitako ondorioen bidetik. |
11) Kultur taldeen arteko harremana eta koordinazioa hobetzeko ahalegina egingo dugu. |
Aniztasuna – inklusibitatea
Migratzaileen aurkako politika xenofoboak nagusitzen ari diren aldi honetan; guk aniztasuna aukera bihurtu nahi dugu. Aniztasunak aberastasuna dakar gure herrira; aberastasun kulturala, soziala eta ekonomikoa. Horregatik, kultura-aniztasuna, elkar errespetua eta elkar aitortza gure herriaren ikur bihurtu nahi ditugu. Ikur ez ezik, gure eguneroko jardun.
12) Etorkinen harrera bultzatu, lagundu eta integrazio plan bat garatu, non laguntzak emateaz gain gure balore, hizkuntza eta kulturan gurekin bat egin dezaten ahalbidetuko duen eta aldi berean elkar ezagutzeko beraien kulturaren berri azal diezaguten. |
13) Aisialdia. Usurbilera migratutakoen jatorrizko kulturekin lotutako aisialdi-ekintzak antolatu, horien antolaketan migratzaileei protagonismoa eskainiz. |
14) Migratzaileei aholkularitza juridikoa emateko baliabideak aztertu |
Parekidetasuna
Emakumeak libre, beldur barik eta aukera-berdintasuna bermatuko duen herria izan nahi dugu. Zero tolerantzia indarkeria sexistaren aurrean!
15) III Berdintasun Plana (2021-2025) egin |
16) Emakumeen Etxea sortuko dugu |
17) Enpresei langile kopuru zehatz batetik aurrera, Parekidetasun Planak izatea eta aplikatzea eskatuko diegu esleipen-klausuletan |
18) Formazioa. Berdintasun arloan talde politikoen formakuntza sustatu eta udaleko langileei zeharkakotasunean formakuntza bermatzen jarraitu. Langile berriei SARRERAKO formakuntza behar du. |
19) Jaiak berdintasun ikuspuntutik aztertu eta eredu berri bat landu |
20) Kirol arloaren azterketa sakona: elkarteak, kirol eremuak, ekintzak, hezkuntza arloan, aisialdian… |
21) Hezkidetza. Usurbil Tratu Onen herria izateko lanean jarraituko dugu. |
Askatasuna
Pertsona orok dugu gure identitatea definitzeko eta identitate hori askatasunez bizitzeko eskubidea, horregatik LGTBI+ pertsonek euren sexualitatea eta generoa modu askean bizi dezaketen herria izan nahi dugu. Izan, bizi, hautatu eta gozatu… LIBRE!
Hezkuntza
Hezkuntza herritik sortzen da eta ez da hezkuntza herririk gabe. Horregatik, herri-hezkuntza proiektu euskalduna, irekia, parte-hartzailea, berritzailea, inklusiboa, euskal curriculuma oinarri izango duena babesten dugu, Usurbili lotua eta Usurbilen errotua eta usurbildarren beharrei erantzungo diena
22) Ikastolaren izaera publikoan sakonduko dugu, eta herrian adostu zen hezkuntza-proiektua ezartzen saiatuko gara, hezkuntza-eragile guztiekin batera. |
23) Usurbilgo haurrak herrian bertan eskolaratzeko helburua landuko dugu, bertako ikastetxe guztiekin batera. |
Bizikidetza eta memoria
Euskal Herrian ez dugu benetako bake eta normalizazio politiko egoerarik ezagutu, gutxienez, altxamendu frankistaz geroztik. Horregatik, memoria, erreparazioa, berriz ez gertatzeko bermea, eta espetxe politika egoera berrira egokitzea eskatzen dugu.
24) 1936ko gerratik gaur arte, usurbildarrek pairatutako giza-eskubideen urraketaren azterlana egin, alderdi guztien adostasunarekin eta gizarte-eragileen atxikimenduarekin memoria partekaturako bidea eginez (Errenterian, Arrasaten eta beste hainbat herritan bezala). |
25) Memoria historikoa. Bereziki, 36ko gerrako lubakiak berreskuratu eta oroitaraztea bultzatuko dugu. |
Herri ondarea
Herri ondarea berreskuratzeko eta zaintzeko lan-ildoa ezinbestekotzat jotzen dugu, gure herri nortasunaren gordailu gisa.
26) Elizako erlojua berreskuratu eta martxan jarri |
27) Andatzan egindako indusketa arkeologikoak ezagutzera emateko bitartekoak sortu. |
Herri – auzoak
Auzo guztien Usurbil eraiki nahi dugu. Gure herria anaitza da, sentimenduz anitza, eta auzoek garrantzia berezia hartzen dute. EHBilduk auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi kalitatea bermatu eta hobetu nahi ditu.
29) Auzoen eta Udalaren arteko harremana artikulatzeko, egonkortzeko eta iraunkortzeko egitasmoa sustatuko dugu. Gure herria anitza da eta herri/auzoek garrantzia berezia hartzen dute. Ondorioz, ezinbestekotzat jotzen dugu herri/auzoek ahots propioa izatea udal-jardunean, modu iraunkorrean. Horrek udala eta auzoen arteko harremana ondo egituratzea eskatzen du. Gaiari heldu eta auzoekin batera mekanismo horiek finkatzeko parte hartzeko prozesu bat jarriko dugu martxan. |