Euskara, kultura, aniztasuna, parekidetasuna, askatasuna, hezkuntza eta bizikidetza gisako balioak ardatz harturik, herri jasangarria, irisgarria eta bizigarria eraiki nahi dugu;
- herritarrak erdigunean jarriko dituena,
- ingurumenaren eta nekazaritzaren zaintza lehenetsiko duena,
- errausketarik ez eta, zero zabor norabidean, errausketarik gabeko hondakinen kudeaketa lehenetsiko duena,
- herri-ondarearen zaintza eta baliabide propioen aldeko apustua egiten duena,
- hazkunde orekatua sustatuko duena, eta hirigintza ez-espekulatiboaren bidetik, lurzoruen berrerabilera lehenetsiko duena, hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aplikatuz, eta, modu horretan, ingurune degradatuei irtenbide duinak emanez,
- babestutako etxebizitzak sustatuko dituena;
- Azkenik, mugikortasun jasangarria lehenetsiko duena, honako hurrenkeran: oinezkoak, motorrik gabeko ibilgailuak (bizikletak, gurpildun-aulkiak, patinak…), garraio publikoa (tren, autobusak…), ibilgailu motordun partikularrak (kotxeak eta motoak, batez ere). Hain zuzen, hurrenkera horren arabera ari gara gure kaleak diseinatzen, oinezkoentzako espazio publikoa egokituz eta handituz; oinezkoentzako pasagune seguruak sortzen eta dagokionari eskatzen… Horrekin batera, gure kaleak egokiak eta seguruak izan daitezen, irisgarritasun-eta genero-ikuspegia hartzen dira aintzat.
Hirigintza
Hirigintza jasangarria eta ez espekulatiboaren bidetik, lurzoruaren gehiegizko okupazioa saihestuko dugu, eta, beraz, eraikita edota zahartuta dauden eremuak berrerabiltzea eta birgaitzea izango da lehentasuna, kalitatezko espazio publikoak sortuz, balio ekologiko gehien duten eremuak babestuz, mugikortasun jasangarria sustatuz eta hiri-sistema efizientea diseinatuz. Bide horretan, honakoak bultzatuko ditugu:
30)
HAPO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra onartu. Plan horretan datozen 10-15
urterako dugun ikuskera jasotzen da, hots: hirigintza jasangarria bultzatzea,
espazioen berrerabilpena hobestea, genero-ikuspegiaren lanketa eta euskara
bermatzea antolamendu berrian.
| |
31) Txirikorda
belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioaren proiektua gauzatu: Legealdiaren
amaieran parte hartzeko prozesu bat egingo da, Ugartondoko ekipamendu
publikoan gazte eta adinekoentzat etxebizitza komunitarioa garatzeko. Prozesu
honen bidez etxebizitza-eredu berri baten aldeko apustua egin da, eta izaera
komunitario-publikoan sakondu. Halaber, proiektu honek honako erronkei
erantzun nahi die: gazteen emantzipazioaren beharrari eta adineko
pertsonentzako etxebizitza eta zaintza eredu berrien beharrari. Hilabeteotan
garatuko den parte hartzeko prozesuan landuko dira proiektuaren eduki
sozialak eta arkitektonikoak, beraz, hurrengo legealdian, proiektua
gauzatzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak jarriko dira.
Proiektuak
herrian arrakasta badu, etorkizunean aintzat hartzeko formula eta eredua
izango da.
| |
32) Aurrerantzean egin beharreko
babes ofizialeko etxebizitzak alokairuan izatea eta berdin gaurdaino egin
diren eta esleitu gabe daudenen etxebizitzen izaera aldatzea.
| |
33)
Hutsik dauden etxebizitzen alokairu bidezko erabilera sustatzeko neurriak
hartuko ditugu: etxe jabeei eta maizterrei zuzendutako aholkularitza
zerbitzua eta diru-laguntza lerroak zabaltzeko lerroak aztertuko ditugu.
| |
34)
Industriaguneak birgaitu eta egungo beharretara egokitzeko aukerak eman
birpartzelazio berrien aukerak aztertuz.
| |
35) Hilerri zaharraren hustearekin
berreskuratu den espazioan zer egin erabakitzeko parte hartzeko prozesu
bat abiatu.
| |
36) Herri bideak konpontzen
jarraituko dugu.
| |
Mugikortasuna
HAPOa diseinatzearekin batera, herriko espazio publikoa berrantolatzeko prozesuari ere ekin zitzaion, eta, horren emaitza izan da Mugikortasun Plana. Jomuga bat eta bide bat planteatzen du, Usurbil jasangarria, irisgarria eta bizigarria lortzeko. 50etik gora ekintza jasotzen dira, eta, zentzu horretan, hurrengo legealdian, ekintza horiek gauzatzea dagokigu. Hona hemen gure lehentasunak:
37) Herriko puntu beltzei soluzio duina eta osoa ematea lehentasunezkoa izango da. Legealdi honetan plangintza bat osatu da, izan ere, derrigorrezkoa da erakundeen arteko proiektu bateratu eta koordinatu bat martxan jartzea. Herri gisa aritzea ezinbestekoa zaigu, Jaurlaritzan eta Diputazioan presio egiten jarraitzeko:
Troiako pasagunea: Ezinbestekoa da Troiako pasabidearen gaiari modu integralean heltzea, eta, soluzioak, edozein dela ere, oinezkoen eta bizikleten zirkulazio segurua eta egokia ahalbidetu behar du, bai N-634 errepidean, bai trenbidean bai eta Ugaldeako industriagunerako igarobidean.
Aginaga: N-634 errepidea Aginaga zeharkatzen du alderik alde, eta errepide horren izaera alda diezaioten eskatzen jarraituko dugu.
Txokoaldeko sarrera: Diputazioarekin lanean jarraituko dugu, Txokoaldeko sarrera-irteerari soluzio duina emateko.
Ingemarreko pasabidea: ETS Eusko Trenbide Sarearekin eta Diputazioarekin lanean jarraituko dugu, trenbide pasabideari soluzioa emateko. Era berean, oinezkoen pasabiderako zubia egoera txarrean dago, eta hori konpontzeko ahaleginean jarraituko dugu. |
38) Herriko sarrera hobetzea: Ostapeko
sarreran biribilgune bat egitea proposatzen da Mugikortasun Planean.
Estrategikoa da proiektu hori Usurbilentzako, hainbat arrazoiengatik: autobus-geltoki
berria egitea ahalbidetuko luke, Atallu industriagunerako sarrera-irteerak
eta Santuenerako joan-etorriak hobetuko lituzke, eta herritik ateratzeko Kale
Nagusia erabili behar ez izatea ekarriko luke. N-634 errepidean kokatzen
denez, proiektu horren eskumena Diputazioarena da, eta hartu-emanetan eta
lankidetzan jarraituko dugu, proiektu hori gauza dadin.
| |
39) Autobus geltoki berria: Garraio
publikoa hobetu eta indartzeko egitasmo garrantzitsua da. Askatasuna Plazaren
behealdean autobus geltoki berria egitea lehentasunezkotzat dugu, autobus
geltoki guztiak bakarrean bateratzeko.
| |
40) Herrigunea oinezkotzea: Azken urteotan
landutako lan-ildoari jarraiki, herrigunea oinezkoentzat egiteko, udaletxe
ingurua eta Bordatxo biribilgunea oinezkoen eremu bihurtzeko urratsak egingo
ditugu. Horrek, herriko zirkulazioa aldatzea ekarriko luke. Aldaketok
pixkanaka-pixkanaka gauzatuko lirateke.
| |
41) Auzo arteko garraio publikoa
martxan jartzeko aukerak aztertuko ditugu.
| |
42) Zerbitzu publikoak duintasunez eskaini,
dignifikatu, esaterako, autobus markesinak
| |
43) Eskualde mailako garraioa
| |
44) Bidegorri plana gauzatzen
jarraituko dugu.
| |
45) ZIRKULAZIOA: Kalezar aldeko
zirkulazioaren gaineko azterketa egingo dugu.
| |
Zerbitzuak
46) Udalerriko argiteriaren
azterketa orokorra egin: LED sistema aldatzeko Plan zuzentzaile bat diseinatu,
argiteriarik gabeko zonak identifikatu eta osatzen joan: Iartza, Agiñako
gaina… Gauetan behar ez den tokietan itzali eta abar…
|
47) Herriko ur sistema eta
azpiegiturak hobetzen jarraitu, gure baliabide propioak indartzeko helburuz,
|
48) Aginagako ur zikinak jasotzeko
obrak egiteko jarraipena egin Añarbe eta UR Agentzian. Euri urak eta ur
zikinen kanalizazio-sistemak banatzen jarraitu. Eremu pribatuak identifikatu
eta legedira bideratu
|
Herri – auzoak
Aginaga
49) Herritarrekin batera landu den Hiri Antolamendurako Plan Berezia gauza dadin ahalegina egingo dugu. |
Santuenea
50) Santuenerako plan integral bat
diseinatu auzotarrekin batera, inklusibitatea eta kohesio soziala helburu.
|
51) Auzoko beheko errepideari
soluzioa ematen saiatuko gara, eta oinezkoentzat eta bizikletentzat eremu
seguru bat eratu.
|
Kalexar
52) Pelaioenea konpontzen hasi gara,
eta eraikin horri zer-nolako erabilera eman erabakitzeko, auzotarrekin batera
proiektu sozial bat lantzeko saioa sustatu.
|
Txokoalde
53) Txokoaldeko herri-elkartea eta
plaza berritu.
|
54) Txokoaldeko sarrera-irteerari
konponbidea eman.
|
Zubieta
55) Zubietako energia-plana abian jarri,
burujabetza energetikoaren bidean
|
56) Herri-Batzarraren izaera eta
funtzionatzeko modua sendotu
|
57) Behar sozialetarako (gazteak,
jubilatuak…) espazio publiko berri bat egokitu
|
Ingurumena
Ingurumenaren zaintza bermatua eta ingurumenarekin harmonian jardungo duen hiri antolamendua lehenesten dugu
Hiri hondakinen kudeake
Usurbil 0.0 hondakinen prebentziorako eta kudeaketarako programa bururaino gauzatuko dugu, erabili eta bota oinarri duen ekonomia lineal batetik, hondakinak lehengai bihurtzen dituen ekonomia zirkular baterantz iristeko. Bikaintasuna nahi dugu hondakinen kudeaketarako ziklo osoan. Norabide horretan, honako hauek lehenetsiko ditugu:
59) Errauste-planta geratzeko
lan-ildoarekin jarraituko dugu, herri-eragileekin elkarlanean.
|
60) Hiri-hondakinen sorrera
gutxitzeko, prebentzioa eta kontzientziazio-kanpainak areagotuko ditugu.
Esaterako, ikastolaren, kluben eta udalarenn artean ekintzak antolatu haur
eta gazteen ohiturak hobetzeko.
|
61) Gaikako bilketa hobetzen jarraituko
dugu, eta bide horretan, esate baterako, ontzi arinak eta paper eta kartoia
biltzeko modu berriak garatuko ditugu.
|
62) Herri-konpostaren egitasmoa
abiatuko dugu: Usurbil 0.0 plangintzak jasotzen duen egitasmoetako bat da
herri-konposta: bio-hondakin guztia herrian bertan kudeatzea eta erabiltzea.
Euskal Herrian proiektu aitzindaria litzateke. Proiektuak Jaurlaritzaren
baimena baino ez du falta, baina, gehiegi luzatzen ari da.
|
63) Errefusa gutxitzeko helburuz,
hondakin sanitarioak birziklatzeko programa martxan jartzen ahaleginduko
gara.
|
64)
Fiskalitatean aldaketak egin: errefusa zamatu, esaterako, errefusaren prezioa
igo.
|
65)
Erriberako baratzak: plastiko beltzaren erabilera arautzeko urratsak egingo
ditugu.
|
Energia
Agortzen ari diren erregai fosilekiko mendekotasuna progresiboki muriztea. Energia burujabetza ipartzat hartuta, ahal den neurrian, energiaren sorkuntza, banaketa eta kontsumo zikloak maila lokalean itxi ahal izatera iristea.
66) Energia berriztagarriak erabiliz
(biomasa, minihidraulika, eguzki energia, eta abar) bero eta elektrizitate
beharrei erantzun ahal izateko, gure inguruneak eskaintzen dituen aukerak
aztertzeko ikerketak eta proiektuak bultzatuko ditugu.
|
67)
Udal-eraikinak energi berriztagarrien eta mozkin asmorik gabeko kooperatiben
bidez elikatzeko modua aztertuko dugu.
|
68)
Udal-eraikin eta-instalazioetan energiaren kontsumoak murrizten jarraitu.
|
69)
Egungo kontsumo maila eutsiezina murriztu beharraz herritarrak eta gizartea
sentsibilizatzeko kanpainak bultzatuko ditugu. Norabide horretan, herrian
daukagun energia kontsumoa neurtu eta publiko egin.
|
70)
Erreferentziazko bulego bat sortzeko aukerak aztertu: informazioa zabaltzeko,
esperientziak elkar-trukatzeko, informazioa emateko, jardunaldiak antolatu,
kontsumoa murrizteko aholkuen gida bat kaleratu…
|
71) Energia berriztagarriak babestu: zerga
hobariak definitu, horren kontratazioa lehenetsi zerbitzu publikoetan, eta
diru-laguntzak eman herritarrei eta bertako enpresa
txikiei.
|
Ur kontsumoa
72) Ur kontsumoa murrizteko neurriak
hartuko ditugu: Bildutako euri-urak eraikinetan erabiltzeko esperientziaren
bat abiatzen saiatuko gara (ureztatzea, komunean erabili…), fiskalitatea,
informazioa eta sentsibilizazioa.
|
Kutsadura
73) Jarduera industrialek eragiten
dituzten isurketa eta kutsadura neurtzeko bitartekoak aztertu, eta ahal den
neurrian jarri.
|
74)
Kutsadura akustikoa neurtu.
|
75) Amiantoaren aurkako plana egin/gauzatu
|
Natur guneen babesa
76) Natura-guneak berreskuratzeko
plangintza egin, eta proiektu bat gauzatu.
|
77) Andatza: baso naturala
bihurtzeko urratsak egin. Norabide horretan, zorrotz eta gertutik jarraituko
dugu pinuen gaitzari aurre egiteko GFAtik garatuko den kudeaketa. Tratamendu
kimikoaren aurka gaude.
|
78)
Herriko basoen ezagutza lantzen. Bertakoak diren espeziekin osatutako baso
eta ingurune bereziak ezagutzea erraztuko duten ibilbideak ireki, sustatu eta
zaindu.
|
79)
Oria ibaia: Errioa Bizi plan
estrategikoa gauzatu
|
80)
Arenerreka garbitzeko egitasmoarekin jarraitu.
|
Nekazaritza eta abeltzaintza
Pertsona, ingurugiroa eta kultura aintzat hartu nahi baditugu, ezinbestekoa da lehen sektorea indartzea. Eredu jasangarri batek jendeari elikagaiak errazten dizkio, ingurugiroa zaintzen du eta gure paisaia-aniztasuna bermatzen du.
81) Egungo nekazarien eta
abeltzainen lan eta bizi baldintzak hobetu, nekazaritza eta abeltzaintza
erakargarriagoa bilakatzeko, eta ustiapen txikien bideragarritasuna
bermatzeko.
|
82) Gure herrian lehen sektorean
aritzeko baldintza administratiboak hobetu, nekazaritzako eta abeltzaintzako
egitasmoak abiatzea errazagoa bilakatzeko.
|
83)
Nekazaritzarako hobeak diren lurrak nekazaritzarako gorde, eta nekazaritza
lurren abandonua geldiarazi.
|
84)
Lur bankua sortu.
|
85)
Nekazarien eta udalaren arteko harremana iraunkortu.
|
Elikadura burujabetza
Elikadura burujabetzak hiru ardatz ditu; kalitatezko elikagaiekiko bermea, burujabetza eta agroekologia, hau da, baserritarren bizi baldintzak, ingurumena eta bertako kultura oinarritzat hartzen dituen eredua iraunkorra.
86)
KM0 egitasmoa martxan jarri, bertako ekoizleen ekoizpena merkaturatu dadin,
bai herriko dendetan, jatetxetan edota eskoletako jangeletan.
|
87)
Herriko jatetxe eta udalak babesten dituen ekimen-jarduera ezberdinetan
herrian ekoizten diren produktuen kontsumoa sustatzea.
|
88)
Herritarrei bertako ekoizleen berri eman, ekologikoak bereziki balorean
jarriz eta bertako produktuen kontsumoa bultzatuz
|
89) Elikadura burujabetza eta
kontsumo arduratsua hezkuntza formalean lantzeko programak abiatu,
hezkuntza-eragileekin elkarlanean.
|
Atsegin dut:
Atsegin dut Kargatzen...