Design a site like this with WordPress.com
Hasi zaitez

Gure taldea

Gure herria bizi eta gure herriko esparru eta eremu ugaritan eragiten eta ekarpenak egiten ari diren pertsonez osatutako hautets zerrenda osatu dugu, beste behin ere. Batzuk aurreko legealdiko gobernu taldeko kideak dira, alkatea kasu; beste asko berriak dira, ilusioz eta eskarmentuz, udalgintzari euren ekarpena egiteko gogoz eta arduraz datozenak. Zerrendak, beraz, eskarmentua eta gaztetasuna uztartzen ditu, eta batez ere, ilusioa, herrigintza eta gertutasuna. Usurbil hobetzen jarraitzeko ezinbesteko osagaiak!


1. Agurtzane Solaberrieta Mesa

Usurbil, 1979 | Kazetaria eta egungo Usurbilgo alkatea

Herritik eta herriarentzat! Erronka eta proiektu handiak ditugu esku artean eta, orain arte bezala, nire onena ematen jarraituko dut, Usurbil hobeago baten mesedetan

2. Jon Mikel Azpiazu Zubeldia

Usurbil, 1997 | Gorputz Hezkuntzako irakaslea

“Gurea, herri bizia eta sortzailea izanik, gaztetasunetik eta irudimenetik indartzeko aukera paregabea dugu. Horregatik, elkarlanerako erronka hau ilusio handiz hartuko dut”


3. Ainhoa Arrozpide Landa

Santuenea, 1973 | Administraria

“Udal gobernuak martxan jarritako egitasmoek elkarlana eta parte hartzea izan dute oinarri, Santueneko auzo plana eta herri galdeketa adibidez. Herritarrekin eta herritarrentzat lanean eta ildo honetan sakontzen jarraitzeko ilusioz eta gogoz aurkezten naiz”

4. Xabat Beloki Segurola

Usurbil, 1998 | Administrazio Publikoko goi mailako teknikaria (Hirigintza), Zuzenbidean Graduatua eta Gobernantza eta Ikasketa Politikoetako Masterra

“Usurbilek kirola egiteko aukera asko eskaini dizkit eta aukera horien zein berrien hobekuntza, inklusibitatea eta irisgarritasuna bermatu nahi ditut herri/auzo eta adin tarte guztietan”


5. Iratxe Begiristain Otegi

Aginaga, 1975 | Industri Ingeniari Teknikoa (Mekanika). Egitura eta instalakuntzetan espezializatua

“Eguneroko bizitza bere baitan duen hirigintza ereduetan sinisten dut. Etorkizunerako herri bizigarri bat eraikitzen jarraitzeko bidean lan egiteko prest naiz”

6. Xabier Aranburu Leiva

Zubieta, 1995 | Historiako irakaslea

“Ikastolan ikasi eta hezkuntza publikoko irakaslea izanik errealitate desberdinen jabe naiz. Honekin batera, datozkigun lege aldaketak kontutan hartuta, izaera euskaldun, burujabe eta anitza eskaintzen duen hezkuntza bermatzea izango dut helburu”


7. Joxe Mari Lizaso Azkonobieta

Aginaga-Usurbil, 1961 | Aurrejubilatua. Elkor Maquinaria SA-ko mantenu arduraduna izana

“Erronka askotan sartuta ibili naiz bizi guztian eta oraingoan Usurbilgo herriarentzat lanera nator”

8. Oxkar Santamaria Pikabea

Aginaga, 1981 | Taxi Gidaria

“Herrigintzan sinisten dut. Auzolana, elkar laguntza, nortasun lanketa eta solidaritatea sustatzea dut helburu. Euskara ezinbesteko, auzo eta herrietako elkarbizitza sustatzeko asmoz nator”


9. Maialen Iñarra Arregi

Zubieta, 1994 | Soziologoa, hizkuntza gaietan ikerlaria

“Euskarak ardaztutako herrian bizi nahi dut, eta, horretarako, afera linguistikoa zeharlerro gisa kudeatu behar delakoan nago. Usurbilgo herri/auzoetako bizitza-garapenean sinesten dut”

10. Lur Etxeberria Gurrutxaga

Usurbil, 1982 | Arkitekto Teknikoa

“Bukatzen ari den legealdi honetan hasitako erronkak oso motibagarriak zaizkit eta legealdi berriari begira zubilana egiten lagundu nahiko nuke. Herri honek eta herritarrek merezi dutelako”


11. Alazne Arruti Bengoetxea

Aginaga, 1996 | Energia berriztagarrietagarrien Ingeniaria Goiener Taldean

“Prozesu parte hartzaileek, erronka handiei kolektibotasun eta elkartasunarekin erantzuteko aukera eskaintzen dute. Tokian tokiko baliabideak baliatu eta herritarrei eskuragarriago egiteko bideak zabaldu daitezke, izan energia, elikadura, ingurumena, natura, zein herria bizirik iraunarazteko espazio partekatuetan”

12. Martin Leoz Leoz

Usurbil, 1944 | Jubilatua

“Bizi osoa lanean jardun dut eta bizi kalitate eta pentsio duinen alde borrokan jarraitzea beharrezkoa dugu, horregatik nago EH Bilduren zerrendan”


13. Josune Iparragirre Tolaretxipi

Zubieta, 1969 | Heziketa Fisikoko irakaslea

“Emakumea eta kirolaria izanik, lan egin nahi dut herri eta auzo aktibo eta osasuntsuen alde, begirada zabal eta inklusibo batetik”

14. Moraysys Silva Rodriguez

La Habana, 1984 | Bibliotekonomialaria eta dokumentazioan aditua

“Kultur aniztasunaren inguruan nire ikuspuntu gazte eta berritzailea eskaini nahi dut, guztion mesederako”


15. Gema Sueskun Urritza

Kalezar, 1961 | Erizaintzako laguntzailea 43 urtez

“Usurbildarrok zahartzaro duin bat izan dezagun bidea jorratzen segi behar da”

16. Amets Aburruza Segurola

Usurbil, 2003 | Goi Mailako Heziketan ikaslea

“Duela urte batzuetatik herriko gazte mugimenduan parte hartzen dut eta gazte problematiken aurrean alternatibak eraikitzeko proiektu politiko bakarra EH Bilduk duelako nago zerrendan”


Argazki eta bideo grabaketa saioko making-of-a
%d bloggers like this: