Unean unekoari erantzunez, etorkizuneko zutarriak sendotzen aritu gara
Legealdia amaitzeko hilabete gutxi faltadira, eta Xabier Arregi alkatea elkarrizketatu dugu, legealdiaren balantzea egiteko. Alderdi humanoari eta politikoari heldu diogu. Intentsitate handiz eraman duela
dio, uneoro izan baititu buruan udala eta herria. Oso eskertuta dago usurbildarrekin, haiengandik jasotako konfantzak alkate izatera eraman zuelako dutela ia lau urte: “Hori ez daukat ahazteko”.
Legegintzaldiaren azken txanpan gaude, azkar edo mantso joan da?
Azkar eta bizi. Egunerokoan gai asko eta era guztietakoak landu behar izan ditugu, eta horietan murgilduta ari zarela egunak ziztuan joaten dira. Konturatzerako legealdiaren bukaeran gaude.
Nola eraman duzu alkatetza?
Intentsitate handiz. Alkatetzak zurrupatu egiten zaitu, uneoro udala eta herria duzu buruan. Horren eragina handia da, baita alderdi emozionalean ere. Egitasmoak ondo ateratzen direnean poz handia hartzen duzu, baina, alderantziz, arazoak sortu edo gaiak korapilatzen direnean penak edo amorrazioak gaina hartzen dizu.
Eta hori guztia etxekoen martxarekin bateratu behar duzu, ahal dela harmonian. Ez da erraza.
Zer irakaspen utzi dizkizu?
Lehen ere hala uste nuen, baina urteok are eta garbiago erakutsi didate zein garrantzitsua den entzuten jakitea eta bestearen lekuan jartzea. Kontua ez baita lezioak ematea edo laineza hartzea, baizik
eta herri-ekimenei ahal den neurrian aukera ematea eta eskuz esku aritzea.
Talde-lanak eta jarduera komunitarioak duen garrantzia, hori nabarmenduko nuke.
Giza alderdiari begirakoak izan dira irakaspen handienak. Pertsonekiko tratua, arazoen aurrean hartzen dugun jokabidea, legeen eta borondatearen artean batzuetan sortzen den talka, sentiberatasuna eta erabakien zorroztasuna… asko dira oreka fna eskatzen duten egoerak, eta beti pertsonak daude hor. Askorekin, gehienekin esango nuke, ondo komunikatzera eta elkar-ulertzera iritsi izanaren sentsazioa daukat. Beste batzuek, ordea, giza kondizioaren alderdi makurrena erakutsi
didate, batez ere diru-grina beste ezeren aurretik jartzen duten handikien kasuan gertatu zait hori, zenbait politikari edo tratularirekin.

Urteok are eta garbiago erakutsi didate zein garrantzitsua den entzuten jakitea eta bestearen lekuan jartzea.
Zer eman dizu eta zer kendu?
Eman, beste ezer baino lehen, usurbildarrengandik jasotako konfantza, alkate izatera eraman ninduena. Hori ez daukat ahazteko.
Udal administrazioaren eta herrigintzaren hainbat arlotan jantziago nago orain, eta herria gehixeago ezagutzen dudala esango nuke.
Hortik aurrera, asko izan dira esperientzia aberasgarriak, eta iruditzen zait horrek pertsona osatuagoa egin nauela.
Zer kendu didan galdetuta, erantzuna bat-batekoa da: gertukoekin gehiago eta hobeto egoteko aukera. Nire gustuko zaletasun batzuk ere bazterrean utzi behar izan ditut aldi honetan. Baina horren jakitun nintzen hasterako.
Pertsona ez da soilik indibiduoa, dimentsio kolektiboa ere badu. Hain zuzen, konpromiso kolektibo eta politiko horrek ekarri nau hona, eta, oro har, oso positiboa izan da. Iruditzen zait botika honetatik denok probatu beharko genukeela .
Xabier Arregi Iparragirre alkatea eta Xabier Arregi Iparragirre zertan dira ezberdinak, ezberdinak badira?
Neu izaten saiatu naiz. Alkate izateak ez dut uste nire izateko moduan eraginik izan duenik. Ez nuke hala izaterik nahi.
Pasadizo ederrak eta ez hain ederrak bizitzea tokatuko zitzaizun. Bakarren bat edo beste kontatzerik bai?
Bizipen gozoak eta garratzak, bietatik izan ditut, bai. Barruan daukat emakume erasotuarekin izandako aurrez aurrekoa eta elkarrizketa. Geroztik esan dizkidan esker oneko hitzak gogoan iltzatuta dauzkat. Horrek bete egin nau.
Aldi zail edo garratzen artean, gastroenteritisak herriari erasan zionekoa aipatuko nuke. Ez zen egoera samurra, eta herritarron osasunak kezkatzen gintuen.
Nola defnituko zenuke agintaldi hau hitz bakar batekin?
Geroa da oraina. Ez da bat, hiru hitz dira, baina ez da eslogan hutsa. Iruditzen zait ondo deskribatzen duela legealdi honetan
egin dugun lana eta lan horri emandako zentzua: egunez egun, unean unekoari erantzunez, etorkizuneko zutarriak sendotzen aritu gara.
Hiru urte hauetan ekimen eta proiektu ugari jarri dituzue martxan? Zeintzuk
Lan-ildo askori heldu zaie legealdian, lehendik zetozenak horietako batzuk. Ildo horiek, askotarikoak izanagatik, ez dira isolatuak ordea. Guztien oinarrian herri ikuskera bat dago, iraganetik datorrena, eta etorkizunean proiektatzen dena.
Ikuskera edo proiektu hori zehazten, partekatzen eta sozializatzen ahalegindu gara. Horren erakusgarri dira herritarrek aktibatutako partaidetza-prozesuak eta horietan diseinatutako planak.
Horien artean, aparteko garrantzia dauka herriaren antolaketari begira, HAPOak, edo Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak. Plan horren diseinuan egiten ari garen lana nabarmentzekoa da, eta marko orokor horren barruan Kale Irekiak izeneko planak, mugikortasuna eta espazio publikoa
berrantolatzeko xedea duena.
Arlokako gainbegiratua eginez gero, eta jakinda hainbat proiektu aipatu gabe uzten ditugula, honakoak nabarmendu ditzakegu.
Arlo ekonomikoan, Michelingo eremuari emandako erantzunarekin oso pozik gaude. Gureak eta Elkar bezalako enpresak Usurbila etortzea, 950 lanpostu gure herrira ekartzea, lorpen handitzat daukagu.
Kultur eta kirol azpiegituretan ere Zumarte eta Oiardon garatutako proiektuak benetan beharrezkoak eta garrantzitsuak dira.
Arlo sozialean, II. parekidetasun plana jarri da martxan, eta sekulako erantzun soziala lortzen ari da.
Matia Fundazioarekin batera garatzen ari garen arreta gerontologikorako
etxebizitzen proiektuak zahartzearen ikuspegi berritua ekarriko du, etxeetako zaintza lehenetsiz. Datorkigun errealitate sozialera egokitzeko pausu garrantzitsua da.
Ingurumenari dagokionez, hondakinen Usurbil0.0 planak herri inplikazioari eusteko bidea markatzen du, eta Aranerreka garbitzeko lanek ere izaera estrategikoa dute.
Oro har, herri bizitzari eusteko bidean, ezin konta ahala proiektu bideratu dira. Horiek guztiek, norabidea eta ikuskera partekatzen dute, eta herri nortasuna sendotzeko balio dute. Usurbil, gu denon herria da horrela, nortasun markatua duen herria.
Egin gabe utzi duzue zerbait?
Gobernu-programan zegoen guztia ez dugu egin, baina betetze-maila altua da, % 85 ingurukoa. Bestalde, programan jasotakoetatik aparteko ekimen dezente ere bideratu dira.
Egin gabe utzitakoen artean, errepideen eta trenbideen segurtasun-baldintzak hobetzea eta bidegorri sarea osatzea nabarmenduko nuke. Programan jaso genuen, eta zinez ekinean aritu gara legealdi-hasieratik, baina ez dugu lortu beste erakundeak egiazki inplikatzea. Dirutza gastatzen ari dira hiriburuko proiektu erraldoietan, eta Usurbil ez dute lehentasunetan. Ikusiko dugu aurrerantzean.

Gobernuko programan zegoen guztia ez badugu egin ere, betetze-maila altua da: %85 inguru. Apartekoak ere asko izan dira.
Oso presente digugu herriko hiru presoak. Hirurak herrian libre ikusi arte, herri honek beti izango du zauri mingarria eta sakona.
Errauste-planta eraikitzen ari dira, eta horrek min egiten du. Saiatu gara proiektu horren aurka eta eredu alternatiboen alde, baina garbi dago gure eta, oro har, erraustegiaren aurkako herri-mugimenduaren ahaleginek ez dutela lortu oraingoz azpiegitura hori geldiarazterik.
Ke isurketen gaiak kezkatzen gaitu, eta jarraipen estua egin behar zaio.
Bizikidetzari eta urte luzeetako gatazkaren ondorioei begira, iruditzen zait herritarron ekimena sustatu behar dela eta orain arte ez dugu sortu herri-dinamika egokirik. Gai zaila da, lan isila eta sentsibilitate desberdinen arteko lankidetza eskatzen duena. Oso presente ditugu herriko hiru presoak: Xua, Olatz, Patxi. Hirurak herrian libre ikusi arte herri honek beti izango du zauri sakona eta mingarria.
Legegintzaldia oraindik ez da amaitu, eta hilabete oparoak datoz aurretik. Ez al da hala?
Ongi diozu, oraindik proiektu asko ditugu eta ilusioz gainezka gaude. 2019ko aurrekontuetan jasoko dira dagoeneko defnituta ditugun egitasmo interesgarri batzuk.
Ugartondoko etxebizitzen eta urbanizazioaren eraikuntzak aurrera egingo du nabarmen. Kalezarren bertan, Matia Fundazioarekin batera diseinatutako espazioak aurrera egin behar du. Egoitza horren izaera eta diseinua oso da berritzailea. Horrekin batera, Ugartondoko ekipamendu publikoari eduki sozial komunitarioa emango diogu, herritarrekin eta herri-eragileekin elkarlanean arituta.
Zumarteko, Oiardoko eta Artzabalgo obrek beren martxan egingo dute aurrera, amaiera bidean.
Bidegorrien sare lokalean zati batzuk egingo ditugu: Aginagako erriberan,
Zubietan eta Haranerako bidean. Mugikortasun-planean jasota daude, eta
benetan dira beharrezko.