Euskara, kultura, aniztasuna, inklusibitatea, parekidetauna, askatasuna, hezkuntza, bizikidetza eta Usurbilgo herri/auzoak gure nortasunaren parte dira. Horiei eutsi eta balio horiek indartzea da gure lehentasuna.

Muika-eskola berritua
Udaran hasi zituzten Zumarte muika eskola handitu eta birgaitzeko lanak, eta urtebete irautea aurreikusten da. Legealdi honetako inbertsiorik hanidena izan da: bi milioi euro.

Aspaldiko eskakizuna zen, eta legealdi honetan burutu ahal izan da: 2019/2020 ikasturtetik aurrera Usurbilek musikaeskola erabat berrituta izango du. Legealdi honetako inbertsiorik potoloena izan da: bi milioi euroko inbertsioa egin da. Udan hasi ziren Zumarte Musika Eskola birgaitu
eta handitzeko lanak, eta instalazio berriak datorren ikasturtean estreinatuko dira. Udalgobernuak egungo eraikina birgaitzea, hots, berregokitzea hobetsi zuen, eraikina bota eta berria egin ordez.
Ezer baino lehen, nabarmentzekoa da proiektuaren lanketan izan den elkarlana eta parte-hartzea: udal teknikariak, proiektuaren egileak eta Zumarteren erabiltzaileak eskuz esku aritu dira lanean. Hasieratik hartu dira aintzat euren beharrak, iritziak, proposamenak. Zumarte berritua musika-eskolarako eta dantzatalderako izango da. Xabier Arregi alkateak nabarmendu duenez, “borondate ona” egon da denen aldetik proiektua aurrera eramateko, eta, horrenbestez, hasierako helburua bete da. Hots,
guztientzako egongo da tokia. “Proiektuaren diseinuan denbora asko behar izan bazen ere, gerora begira inbertsio bat da, bermatu egingo baitu erabilera egokia”. Mimo handiz landu da, Xabier Arregiren
esanetan.
Beste alde batetik, aipatu behar da ikuspegi ekologikoa landu zela proiektuaren diseinuan. “Efzientzia energetikoa bilatu da eta eraikina bioklimatikoa izango da. Hau da, energia berriztagarriak eta jasangarriak erabiliko dira. Esaterako, geotermia erabiliko dugu berotzeko sisteman. Egurra lantzeko enpresa espezializatu bat ekarriko dugu”, azaldu du Arregik. Insonorizazio elementuei garrantzia handia eman dietela
ere azpimarratu du.
Herria eta unibertsitatea, batzen

Jakinekin eta Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean ari da Usurbilgo Udala. 2017ko martxoan sinatutako hitzarmenari esker, UEUren Udako Ikastaroen barruan antolatzen duen ‘Jakin Jardunaldia’ Usurbilen egiten da. Uztailean egin ohi izan dira, bi egunetan. Hiru eragileon arteko elkarlana eredugarria izan da EHbilduren ustez, herria eta unibertsitatea, jakintza eta jendea batzeko orduan ildo interesgarria ireki baitu. Gainera, Usurbil izpiritu kritikoa duen jendearen eztabaida eta hausnarketarako topagune bihurtzea oso interesgarria dela deritzogu.
Herriko giza ondarea, plazara
Azken urteotan ekimen ugari antolatu edota diruz lagundu dira. Izan ere, EHBilduren ustez, ezinbestekoa da herriko sortzaileen lana ezagutzera ematea. Herri-progrmaan jasota dagoen lan-ildo nagusietako bat da.

Sortzaile eta artista handiak eman ditu gure herriak. XX. mendean euskal kulturaren plaza garrantzitsua izan zen Usurbil. Hemen hazi ziren Udarregi, Mendiburu, Ez Dok Amairu, Artze, Zumeta edota Alejandro Tapia. Horren erakusgarri da Harria Hitz kultura-ibilbidea: 60. hamarkadan bizi izandako kulturaren eztandaren lekukotza. Hain zuzen, lekukotza eta ondare horri distira eman nahi izan dio udal-gobernuak, eta, horretarako, hamaika ekimen abiatu edota diruz lagundu ditu. Izan ere, herriko sortzaileen lana ezagutzera ematea etenik gabeko lan-ildoa izan da. Hona hemen adibide batzuk:
Zumetaren arte estudioa: Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoa Zumetak partekatutako espazioa da. Bi artista handion artelanak ezagutu, euren unibertsoetan murgildu eta lantzen dituzten teknikak gertutik ikusteko aukera bikaina eskaintzen da.
JA Artzeren Ikimilikiliklik erakusketa: Erakusketa Artzeren imaginario eta unibertsoan murgiltzeko modu bat izan zen, bere hainbat liburu eta sormen lan erakutsiz eta azalduz. 2016ko ekainean ekarri zen Usurbilera. Morgancrea ekoiztetxeak sortutako erakusketa izan zen, eta Donostiako San Telmo Museoan ikusgai izan zen 2015ko azarotik 2016ko otsailera. Miarritzeko mediatekan ere izan zen.
Alejandro Tapiari egindako omenaldia eta bere lanekin egindako erakusketa: 2016ko abenduaren 24an zendu zen Aginagako margolaria, eta udal-gobernuak bera omentzeko ekitaldia eta erakusketa sustatu
zituen, herriko beste eragileekin batera.
Joxan Artze Guregan: Joxean Artze, poeta eta euskal kulturak izan duen sortzaile handietakoa, 2018ko urtarrilaren 12an zendu zen. Haren lana eta izana gogora ekartzeko, ekitaldi-omenaldi bat antolatu zuen Udalak, herritar eta herriko taldeekin elkarlanean.
‘El Asedio al euskara’, Joan Mari Torrealdairen liburu-aurkezpena:Euskarak XVIII. mendeaz geroztik jasan duen bazterketa edo zapalkuntza dokumentatzen urte luzez aritu da Joan Mari Torrealdai, eta bere ikerketa-lan sakona aurkezteko ekitaldia antolatu zuen Udalak, 2018ko ekainean.
Kirolariei aitortza: Kulturaren arloan ez ezik, kirolean ibilbide profesional luzea eta arrakastatsuak egin dituzten usurbildarrak ere ez dira izan gutxi, eta, ondorioz, ez dira izan gutxi euren lana plaza publikoan aitortzeko eta goraipatzeko helburuz herritik bertatik antolatu diren ekitaldiak, hala nola Amador Granadosi, Ramon Unanueri edota Haimar Zubeldiari egindako omenaldiak. Udal- ordezkariek eskatu izan zaienetan parte hartu dute.
Harria Hitz, kultur garaikidaren erakusgarri
Herriko ondarea ezagutzera emateko eta daukagun altxorraz ohartarazteko helburuz, egitasmo ugari jarri dira abian legealdi honetan. Horietako bat izan da Harria Hitz ibilbidea. Harria Hitzek, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, oso modu grafkoan erakusten du Usurbilek jokatutako papera euskal kultura garaikidearen susperraldian, eta horrek zer-nolako eragina duen oraindik ere. Izan ere, Usurbil euskal tradizioa eta
modernitatea ederki uztartu dituen herria da, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Inon baino hobe islatzen da 60ko hamarkadan Euskal Herrian gertatu zen kultur eztanda eta inon baino
hobe islatzen da 60. hamarkadako kultur eztanda horren ondorena. Hala, Usurbilgo alderdirik esanguratsuenak erakusten dira: sagardoa, Artze anaiak, Alejandro Tapia, Mikel Laboa, Zumeta, Udarregi edota dema-plaza eta bertako harriak.
Turismo-eredua, aztergai
Harria Hitz proiektua, baina, ez da hutsetik sortzen. Usurbilek garatu beharreko turismo-ereduaren gaineko hausnarketatik eratorritako da. Nola ulertzen dugu turismoa? Nola egikarituko dugu turismoeskaintza Usurbilen?. Gogoeta horretan ari da udal-gobernua, herriko turismoko
eragileekin batera. Haatik, ekintza-plana osatzeke geratu da. Edonola ere, EHbilduk beste eredu bat sustatu nahi du, Usurbilek hain barneratua duen ondare artistikoari eta bere-berezkoak dituen nortasun-ikurrei lotutakoa. Izan ere, gure ustez, edozerk ez du balio turismoa erakartzeko. Jendea erakarri nahi dugu, badugulako zer erakutsi, baina gure nortasuna babestuz.
Usurbilen doakoa da euskalduntzea
Euskararen normalizazioari begira, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea doakoa izatea ezinbestekoa dela irizten dio EHBilduk. Usurbilgo Udalak urtero kaleratzen dituen diru-laguntzak medio, bermatu egiten du doakotasuna. Aurten 20.000 euro bideratu ditu.
Euskalgintzaren aldarrikapen historikoa izan da euskalduntzearen doakotasuna, eta EHbilduk bere egiten du eskaera hori, izan ere, gure ustez, euskararen normalizazioan ekarpen giltzarria egin dezakeen neurritako bat da.
EHbilduren irudiko, herritar orori berezko hizkuntza ikasteko eskubidea bermatzeko politikak garatu behar dituzte erakundeek, eta alde horretatik ulertezina da eskubide hori gauzatzeko herritarrek ordaindu behar izatea. Gainera, ezin dugu ahantzi egun indarrean dagoen hezkuntzasistemak oraindik milaka eta milaka herritarri berezko hizkuntza ez ezagutzea ahalbidetzen diela, eta, horrenbestez, neurriak behar dira egoera hori zuzentzeko, besteak beste, derrigorrezko hezkuntzak ahalbidetu ez dien euskalduntze-prozesua doan egin ahal izatea.
Usurbilen, doakoa
Usurbilgo Udalak urtero kaleratzen ditu euskara ikasteko diru-laguntzak. Udalgobernu honek oso garrantzitsu irizten dio helduen euskalduntzean eta alfabetatzean eragiteari, eta gaurgaurkoz doakotasuna bermatzen du, kaleratzen dituen diru-laguntzei esker. Urtero egiten du deialdia. Hala, HABEk homologatutako zein homologatu gabeko ikastaroak laguntzen ditu diruz, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen dela ziurtatzen bada. Diru-laguntza jasotzeko, honako baldintzak bete behar dira: Usurbilen erroldatuta egotea; gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea; eta, autoikaskuntzaren kasuan, gutxieneko aprobetxamendua gainditzea. Horiek betez gero, herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasotzen dute. Edonola ere, gehienera ere, 600 euroko
laguntza jasoko dute. Hala, 2017/2018 ikasturtean, esate baterako, euskara
ikasten edota euskarako ikastaroren bat egin duten 39 usurbildarrek eskatu dizkiote diru-laguntzak Udalari, eta guztiei ematea onartu zuen. Banatzeko zegoen gehienezko diru kopurua 20.000 eurokoa zen, eta 17.191 euro banatu ziren, aurreko urtean baino 3.709 euro gehiago. Eskatzaile bakoitzak 600 euro arteko dirulaguntza jaso zezakeen gehienez ere (iaz 500 eurokoa zen gehienezko kopurua), eta 10 eskatzaile baino ez ziren izan ordaindutako matrikula osorik jaso ez zutenak.
Euskaraldiarekin bat egin du EHBilduk

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta abenduaren 3ra bitarte, hizkuntza praktika berri bat gauzatzera gonbidatu nahi dira herritarrak. EHBilduk bat egiten du Euskaraldiarekin, euskararen erabilpen maila handiagoa sustatu eta praktika linguistiko berriak bultzatzen dituzten testuinguruak sortzeko beharra dagoelako. Gainera, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabil dezaten lortu nahi da Euskaraldiarekin. Horregatik, EHBilduk herritar guztiak animatu nahi ditu, euren euskara-gaitasunen arabera, Euskaraldian
parte-hartzera, eta gure kaleak ahobiziz eta belarriprestez betetzera. Ea, beraz, 11 egun horiek pasa ostean, hizkuntza praktika eta ohitura berri horiei eusteko gai garen.