Osteguneko osoko bilkuran onartu zituen udalbatzak datorren urterako aurrekontuak, EHBilduko udal-gobernuaren aldeko botoekin. EAJ eta PSE abstenitu egin ziren. PSEren jarrerak ez gintuen harritu, aurrez zinegotziarekin izandako bileran aurreratu zigulako bere bozka, nahiz eta aurrekontuak, oro har, begi onez ikusi. Haatik, EAJren jarrerak tristatu egin gaitu, berriz ere alderdi interesak eta joko politikoa lehenetsi baitituIrakurtzen jarraitu “EAJk beldur die herri-adostasunei”
Author Archives: usurbileginez
Zorionak Usurbil!
Irabaztera aterako ginela esan genuen, eta lortu dugu! Udal, Foru eta Europako Hauteskundeak irabazi ditugu Usurbilen! Zuei esker lortu ditugu emaitzok, eta, beraz, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu. Mila-mila esker EHBilduri babesa emateagatik eta gure lantaldearengan jarritako konfiantzagatik! Oso pozik gaude lortutako emaitzekin: udal hauteskundeetan zortzikoari eustea zen gure helburu nagusia, eta lortuIrakurtzen jarraitu “Zorionak Usurbil!”
Igandean irabaztera goaz!
“Ordu gutxi gelditzen dira kanpaina amaierarako, eta EHBildutik zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan lagundu diguten guztiei. Herri-programa osatzeko proposamenak luzatu dizkigutenei, arloz arloko bileretara zein herri/auzo birara hurbildu zaretenoi, komunikazioan lanean ibili den lantaldeari, propaganda eta aldizkaria banatzen ibili den jendeari, On/in jaialdia posible egin zenuten guztiei… eskerrik asko guztioi.” Horiexek izanIrakurtzen jarraitu “Igandean irabaztera goaz!”
Azken bultzada ekitaldia gaur!
Azken bultzada ekitaldiarekin emango diogu amaiera hauteskunde-kanpainari. Gaur, ostirala, 19:00tan, Mikel Laboa Plazan elkartuko gara. Argazki erraldoia aterako dugu, eta Agurtzane Solaberrieta alkategaiaren eta Nerea Kortajarena legebiltzarkidearen EHBildu bozkatzeko arrazoiak entzungo ditugu. Animatu eta eman gurekin azken bultzada kanpainari! Babes dezagun gure hautagaitza! #ZurekinUsurbilGara #ElkarrekinBurujabe #Usurbil
Aginagarrekin elkarlanerako prest!
Atzo arratsaldean Aginagan izan ginen, oso gustura aritu ere. Proposamen interesgarriak dituzte gazteek Aginaga suspertu eta biziberritzeko. Eskerrik asko gurekin partekatu eta elkarlanerako deia egiteagatik. Gu prest!! EHBilduk Aginagaren izaera eta aginagarren bizi-kalitatea ere bermatu eta hobetu nahi du. Hala, balioan jarri nahi dugu legealdi honetan aginagarrekin batera landu den dinamika, Aginagaren antolamendu berria diseinatzeko.Irakurtzen jarraitu “Aginagarrekin elkarlanerako prest!”
Eskuz esku ariko gara zubietarrekin
Atzo gustura aritu ginen Zubietan, bertako egunerokoan dituzten beharrez. Plazera izan zen zubietarrekin elkartzea, eskerrik asko eskainitako laguntzagatik! Eskuz esku jardungo dugu Zubietaren erronkei erantzuteko. EHBilduk auzo guztien Usurbil eraiki nahi du. Gure herria anitza da, sentimenduz anitza, eta auzoek garrantzia berezia hartzen dute. Horregatik, auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea bermatuIrakurtzen jarraitu “Eskuz esku ariko gara zubietarrekin”
Santueneko eta Kalezarreko auzo-taupadak!
Atzo arratsaldean Santuenean eta Kalezarren izan ginen. Herri/auzo biran jarraitzen dugu, gure proposamenak aurkezten, baina, batez ere, auzo-taupadak entzuten! EHBilduk auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi kalitatea bermatu eta hobetu nahi du. Santuenea eta Kalezar ere auzo biziak, gustagarriak eta bizitzeko atseginak izatea nahi dugu, dinamika propioekin eta zerbitzuez hornituak. Ildo horretan,Irakurtzen jarraitu “Santueneko eta Kalezarreko auzo-taupadak!”
Txokoalden hasi dugu herri/auzo bira!
Herri/auzo birari ekin genien atzo Txokoalden. Bira hau egin nahi izan dugu auzo-taupadak entzutzeko, bertako beharrak, kezkak, proposamenak jasotzeko. Auzoetako egunerokotasunaz, auzoaren martxaz… jardun nahi dugu. EHBilduk auzo guztien Usurbil eraiki nahi du. Gure herria anitza da, sentimenduz anitza, eta auzoek garrantzia berezia hartzen dute. EHBilduk auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi-kalitateaIrakurtzen jarraitu “Txokoalden hasi dugu herri/auzo bira!”
Zirraragarria izan zen ON/IN Jaialdia!
Maiatzaren 26an erronka handia dugu parez pare: udal hauteskundeak, foru hauteskundeak eta Europako Parlamentua hautatzeko bozak ditugu. Hala, gure kanpainako ekitaldi nagusia egin genuen larunbatean, maiatzaren 18an, frontoian. Ekitaldia baino gehiago, jaialdia izan zen, izan ere, ondo pasatzea zen helburua, elkarrekin konektatzea, sentitzea, partekatzea, gozatzea. Lau urteotan asko egin badugu ere, asko dugu egiteko, etaIrakurtzen jarraitu “Zirraragarria izan zen ON/IN Jaialdia!”
Solasaldi aberasgarria izan dugu gazteekin
Haurrak eta gazteak herri honen oraina izateaz gain, etorkizuneko jendartea eraikiko duten herritarrak dira, eta, beraz, oso aintzat hartu beharrekoak. EHBilduren ustez, gazteria ez da departamendu estanko bat. Arlo guztietan jarri behar da gazteei zuzendutako begirada, bai etxebizitza politikan, bai garapen sozioekonomikoan edota kultura arloan. Udaletxea herriko etxea da, eta beraz, gazteen etxea ere bada.Irakurtzen jarraitu “Solasaldi aberasgarria izan dugu gazteekin”