Igandean irabaztera goaz!

“Ordu gutxi gelditzen dira kanpaina amaierarako, eta EHBildutik zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan lagundu diguten guztiei. Herri-programa osatzeko proposamenak luzatu dizkigutenei, arloz arloko bileretara zein herri/auzo birara hurbildu zaretenoi, komunikazioan lanean ibili den lantaldeari, propaganda eta aldizkaria banatzen ibili den jendeari, On/in jaialdia posible egin zenuten guztiei… eskerrik asko guztioi.”

Horiexek izan dira Agurtzane Solaberrieta gure alkategaiaren lehen hitzak kanpaina amaierako ekitaldiaren hitzartzean.

Agurtzane Solaberrieta: “Sekulako ekipoa daukagu, baina Udala eta kalea herrigintzaren bi aldetzat ditugu. Horregatik, datozen lau urteetan alboan nahi eta behar zaituztegu. Eskuz esku aritu nahi dugunez, ez itzazue zuen eskuak guregandik aparta.

Proiektua ere sekulakoa daukagu. Dena den, dokumentu bizia da gure programa, zurekin egokitzen joango garena datozen urteetan. Herritar guztiak hartuko baititugu aintzat, emakumeak, gazteak, langileak, herrira bizitzera etorri berriak, oraindik euskaldundu ez direnak, adinekoak, herriko taldeak eta eragileak, auzotarrak, guztiak. Usurbil guztiona da, eta guztiontzat lan egingo dugu. Igandean, irabaztera goaz!”

Nerea Kortajarena ere EHBilduko jendeaz harro agertu da: “Pozgarria da zernolako taldeak ditugun EHBildun, pertsonen alde lanean diharduten taldeak”. Gainera, bi eskertza berezi igorri ditu: alde batetik, kaleak taupada biziz bete dituztenak eskertu ditu (pentsionistak, emakumeak, erraustegiaren aurka mobilizatutakoak), eta, beste alde batetik, etxetik urrun, espetxean dituzten lagunen EHBilduren alde eginiko kanpaina eskertu du.

Nerea Kortajarena: “Ilusioa eta indarra soberan ditu EHBilduk, irrifar konplizeak sumatzen dira. Proiektu sendoa du herri honentzat, eta aukera asko ditu EHBilduk Gipuzkoan irabazteko.

Alkate onena herria da, eta diputatu nagusi onena ere herria da. Horixe da EHBilduren nahia, eta Juan Karlos Izagirrek EHBilduren arima bete-betean barnebiltzen duenez, pertsona ezin hobea da Gipuzkoaren etorkizuna marrazteko.

Egia da kanpaina gogorra izaten ari dela; nabari da gure proiektuaren potentzialarekin urduritu direla. Irainak alde batera utzi eta guk gureari eutsiko diogu. Apaltasunez ari gara gure proiektua herriz herri partekatzen, eta bide hori jarraituko dugu ondoren ere.

Ezkertiar, independentista, feminista, errepublikazale, euskaltzale eta ekologista bat bera ere ezin da etxean gelditu igandean. Maiatzaren 26an irabaztera goaz! Gora EHBildu!”

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s