Atzo arratsaldean Aginagan izan ginen, oso gustura aritu ere. Proposamen interesgarriak dituzte gazteek Aginaga suspertu eta biziberritzeko. Eskerrik asko gurekin partekatu eta elkarlanerako deia egiteagatik. Gu prest!!
EHBilduk Aginagaren izaera eta aginagarren bizi-kalitatea ere bermatu eta hobetu nahi du. Hala, balioan jarri nahi dugu legealdi honetan aginagarrekin batera landu den dinamika, Aginagaren antolamendu berria diseinatzeko. Horixe izango da Aginagarako gure lan-marko nagusia datorren legealdian.
Herritarrek eta udal ordezkariek osatutako lantaldeak Aginagako erdigunea antolatu du bizigarriagoa eta atseginagoa izan dadin, eta interes publikoa lehenetsiz plan berezia osatu da. Honako aldaketa hauek proposatzen dira bertan:
- Kaxkoa espazio zabala eta autorik gabekoa izatea.
- 27 etxebizitza egiteko aurreikuspena, non merkataritza-lokal bat egiteko aukera uzten den.
- Herriko sarrera-irteerarako gune bakarra egokitzea, eta bi norabideko errepidea izatea.
- Aparkaleku berria eta berdeguneak erdigunean.
Plan hori gauzatzeko lanean jarraitzeaz gain, unean une sor daitezkeen beharrei erantzuteko ere prest izango gaituzue datorren legealdian.