Eskuz esku ariko gara zubietarrekin

Atzo gustura aritu ginen Zubietan, bertako egunerokoan dituzten beharrez. Plazera izan zen zubietarrekin elkartzea, eskerrik asko eskainitako laguntzagatik! Eskuz esku jardungo dugu Zubietaren erronkei erantzuteko.

EHBilduk auzo guztien Usurbil eraiki nahi du. Gure herria anitza da, sentimenduz anitza, eta auzoek garrantzia berezia hartzen dute. Horregatik, auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea bermatu eta hobetu nahi du EHBilduk, baita zubietarrena ere.

Helburu horrekin, Zubietari dagokionez, lau proposamen zehatz ditugu eskuartean:

  • Zubietako energia plana abian jarri, burujabetza energetikoaren bidean.
  • Usurbilgo Udala HAPO berria idazten ari da. Zubietaren antolamendu berriaz hausnartzeko eta proposamen bat egiteko, zubietarrekin eta Zubietako Herri Batzarrarekin lantalde bat eratu nahi dugu.
  • Zubietako Herri Batzarrekin harremana sendotu nahi dugu.
  • Behar sozialetarako (gazteak, jubilatuak…) espazio publiko berri bat egokitu nahi dugu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s