Santueneko eta Kalezarreko auzo-taupadak!

Atzo arratsaldean Santuenean eta Kalezarren izan ginen. Herri/auzo biran jarraitzen dugu, gure proposamenak aurkezten, baina, batez ere, auzo-taupadak entzuten!

EHBilduk auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi kalitatea bermatu eta hobetu nahi du. Santuenea eta Kalezar ere auzo biziak, gustagarriak eta bizitzeko atseginak izatea nahi dugu, dinamika propioekin eta zerbitzuez hornituak.

Ildo horretan, Santueneari dagokionez, auzoaren kohesio sozialean sakondu nahi dugu. Auzo bizia izan da beti Santuenea. Nortasun handikoa, dinamika handikoa, nagusiki, eskubaloiari eta klubari lotuta 80. eta 90. hamarkadetan. 60. Hamarkadan Espainiatik etorritako migrazio uholdea hartutako auzoa izanik ere, bizikidetzan asmatu duena. Azken urteotan, ordea, aldaketa soziologikoak jasaten ari da: belaunaldi batzuk joan egin dira kaxkora edota beste herri batzuetara, eta Europatik kanpoko migrazioa jasotzen ari da. Horregatik, komunitate ezberdinen arteko bizikidetza landu nahi dugu, komunitate bakarra osatzeko, estigmak uxatuz eta elkarren arteko ezagutzan, errespetuan eta aitortzan oinarrituz. Auzoaren behar sozialak aztertu nahi ditugu, eta horri erantzungo dion plangintza oso bat diseinatu auzotarrekin; ahalen arabera, emeki-emeki, gauzatzeko. Horrez gain, auzoko beheko errepideari soluzioa eman nahi diogu, oinezkoen eta bizikleten segurtasuna bermatzeko.

Kalezarrek, berriz, epe motzean eraldaketa sakona jasango du, proiektu potoloak baitatoz auzora, betiere auzoaren nortasuna, xarma eta izaera errespetatuko dutenak: Ugartondoko urbanizazio berria (+Txirikorda), Zaintzadunen auzune berria, eta autobus geltoki berria eta igogailua. Era berean, Pelaioenean, proiektu sozial bat landu nahi dugu. Auzotarren eskaerari jarraiki, 2019an eraikina birgaitzeko inbertsioa egingo da, eta beharrezko ikusten dugu auzotarrekin batera eraikin hori zertarako erabili erabakitzea. Horrez gain, 2019. urtean inbertsio gehiago ere bideratuko dira Kalezarren, herritarrek eskatu bezala: alde batetik, Pikaola eta Saizar arteko espaloia egingo da, eta, bestetik, Ugarte baserri aurreko bidea konponduko da, Haur Eskolara doana.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s