Herri/auzo birari ekin genien atzo Txokoalden. Bira hau egin nahi izan dugu auzo-taupadak entzutzeko, bertako beharrak, kezkak, proposamenak jasotzeko. Auzoetako egunerokotasunaz, auzoaren martxaz… jardun nahi dugu.
EHBilduk auzo guztien Usurbil eraiki nahi du. Gure herria anitza da, sentimenduz anitza, eta auzoek garrantzia berezia hartzen dute. EHBilduk auzo guztien izaera eta bertan bizi diren herritarren bizi-kalitatea bermatu eta hobetu nahi du. Auzo biziak, gustagarriak, bizitzeko atseginak, dinamika propioekin… nahiko genituzke, ahal den neurrian, zerbitzuez hornitua.
Zentzu horretan, hiru ekimen zehatzetan egin nahi dugu indar:
- Ezinbestekoa ikusten dugu auzoei ahotsa ematea, eta auzoen eta udalaren arteko harremanak iraunkortzea.
- Puntu beltzei soluzio duina eman nahi diegu.
- Auzoen arteko garraio publikoa ezartzeko aukera aztertuko dugu.
Txokoalderi dagokionez, lehentasunezko bi lan aipatu nahi ditugu: alde batetik, Txokoaldeko plaza eta elkartea berritzea, eta, bestetik, auzoaren sarrera-irteera nabarmen hobetuko lukeen biribilgunearen proiektua.