Solasaldi aberasgarria izan dugu gazteekin

Haurrak eta gazteak herri honen oraina izateaz gain, etorkizuneko jendartea eraikiko duten herritarrak dira, eta, beraz, oso aintzat hartu beharrekoak.

EHBilduren ustez, gazteria ez da departamendu estanko bat. Arlo guztietan jarri behar da gazteei zuzendutako begirada, bai etxebizitza politikan, bai garapen sozioekonomikoan edota kultura arloan.

Udaletxea herriko etxea da, eta beraz, gazteen etxea ere bada. Horregatik, udalaren funtzionamenduan ere ahotsa izan dezaten, gazteekin harreman finkoa izan nahiko genuke. Gazteen freskotasuna, begirada garbia eta errebeldia puntu hori ere txertatu nahiko genuke gure udal jardunean. Aztertu beharko genuke nola egituratu harreman hori, gazteen foroa edo antzeko egitura bat eratu daiteke.

Gazteriaren giza-taldean, adinaren arabera, behar edo lehentasun oso ezberdinak gailentzen dira, eta udaletik guztiei erantzun behar diegu. Nerabeen kasuan (13-17 urte), geroz eta joera handiagoa dago lokal pribatuak alokatzeko, eta horrek zer pentsa ematen digu: kalean/espazio publikoan ez dute tokirik topatzen harremantzeko? Azterketa hori egin nahiko genuke nerabeekin, eta alternatibak eskaini. Era berean, Zirimara proiektuarekin aisialdia eta jarduera fisikoa zabaltzeko ahaleginak egin nahi dira.

Bestalde, 18-30 urte bitarteko gazteei begira, emantzipaziorako laguntzak ematea izango da gure lan-lerro nagusia. Horregatik, udaletik gazteentzat berezituak diren enplegu planak sustatu eta etxebizitza politika berritzaileak eskaini nahi ditugu:

  • Enplegua eta ekintzailetza sustatu: herriko gazteek lan munduan sartzeko dituzten proiektuak herrian garatu ditzaten babestu eta sustatzeko laguntzak eskaini.
  • Belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioetan egindako apustuan sakondu (Txirikorda) eta alokairurako dirulaguntzak emateko aukerak aztertu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s